Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

Jokin - Xake txapelketan

Irudia
BIZKAIA GAZTE XAKE TXAPELKETA



2017ko abenduaren 16an, Zarauzko Xake taldeak, Bilbon ospatu zen BIZKAIA CHESS & GAZTE txapelketan parte hartu zuen. Bertan, LH4.Cko gelan ikasten duen Jokin Artetxe Martin-ek lehen postua eskuratu zuen. Gora Zarauzko Xakelariak!!!

ZORIONAK JOKIN!!

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

Irudia
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR) Europako Batzordearen ekimen bat da, eta enpresek, administrazioek eta erakundeek hondakinak prebenitu eta birziklatzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea du helburu. Europa osoan ospatuko da 2017ko azaroaren 18tik 26ra. Gure ikastetxean ere Astea ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu, besteak beste: Jolasgaraian hondakinak prebenitze aldera, maila guztietan, bideo bat ikusi eta aztertuko dugu. Ondorioak atera eta hondakinak murrizteko neurriak hartu ahal izateko. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskoletan banatutako “Zer egin dezakegu ikastetxean hondakinak prebenitzeko” txartela aztertuko dugu geletan hondakinak prebenitzeko ahalik eta neurri gehienak hartzeko helburuarekin.